202. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 9a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2015-S-184

Javier Vidondo Labairuk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Javier Vidondo Labairu.

Xedea: zalditegi bateko ostalaritzako jarduera bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Ibilgua: Zaraitzu ibaia.

Isurketa eginen den udal mugapea: Erromantzatua (Nafarroa).

Hondakin uren gehieneko bolumena 118 m³-koa izanen da urtean; honela tratatuko dira: iragazki biologikoa duen 1.500 litroko hobi septikoan eta 500 litroko gantz-bereizgailuan, sukaldeko hondakin urerarako.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2015eko irailaren 15ean.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1513273