202. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 9a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2015-S-532

Ignacio Oyarzun Olasagarrek honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Ignacio Oyarzun Olasagarre.

Xedea: bi etxebizitza bakartuko hondakin urak isurtzeko baimena.

Isurketa eginen den udal mugapea: Egillor-Atetz (Nafarroa).

Etxeko uren isurketak, gehienez ere, 548 m³-ko bolumena du urtean; lurrean iragaziko da (7. poligonoa, 20. lurzatia), zanga baten bidez, hobi septiko aurrefabrikatutik pasarazi ondoren.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2015eko irailaren 16an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1513228