202. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

238/2015 FORU DEKRETUA, irailaren 23koa, Luis Antonio Ayesa Ajona jauna, Eskubide Sozialetako Departamentuko Etxebizitza Zerbitzuko zuzendaria, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 26.1 artikuluak xedatzen du zerbitzuko zuzendariak Nafarroako Gobernuak izendatu eta kargutik kenduko dituela, foru dekretu bidez, dagokion departamentuko titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Eskubide Sozialetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko irailaren 23an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Luis Antonio Ayesa Ajona jauna, Eskubide Sozialetako Departamentuko Etxebizitza Zerbitzuko zuzendaria, kargutik kentzea.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Gizarte Politiketako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2015eko irailaren 23an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

Iragarkiaren kodea: F1513159