202. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 9a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2014-S-803

Iruñerriko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Lanen xedea Amunarrizko hustubidea luzatzea da. Isurketak, gehienez ere, 3.500 m³ izanen ditu urtean, eta hobi septikoaren eta harrizko iragazki biologikoaren bidez araztuko da.

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Iruñerriko Mankomunitatea.

Xedea: Amunarrizko saneamendu obretarako baimena ematea, eta hondakin uren isurketarako baimena berrikustea.

Ibilgua: Erragoz erreka.

Isurketa eginen den udal mugapea: Goñerri (Nafarroa).

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2015eko irailaren 15ean.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1513208