202. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 9a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Erreferentzia: 2015-A-23

Ernestina Ibáñez Echarri, M.ª Pilar Zubizarreta Ochoa, José M.ª Ibáñez Echarri jaun-andreek honako datu eta inguruabarrak dituen ur aprobetxamendua eskatu du:

Ibilgua: Molino ibaia (Arga ibaiaren arroa).

Hargunearen alderdia: Arenas.

Hargunearen udalerria: Faltzes (Nafarroa).

Xedea: ureztatzea.

Hargunearen UTM koordenatuak: (599.832; 4.693.110) 30. zona.

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (l/s): 0,00048.

Gehieneko bolumena urtean (m³): 5.

Aprobetxamenduaren xedea ura zuzenean hartzea da lau denborako 2,5 ZPko ponpa baten bidez; ura m³ banako bi ur biltegitara bultzatzen du ura. Ura udal mugape bereko 12. poligonoko 355. lurzatia ureztatzeko erabiliko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2015eko abuztuaren 7an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1513129