202. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Hasiera batez onestea Iruñeko Udalaren eta Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren 2015eko aurrekontu luzatuaren aldaketa

Iruñeko Udalbatzak, legezkoa den quorumarekin, 2015eko urriaren 1ean egindako Osoko Bilkuran, Iruñeko Udalaren eta Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren 2015eko aurrekontu luzatua aldatzea onetsi zuen, ezohiko kredituen, kreditu osagarrien eta kreditua sortzearen bidez.

Indarra duten xedapenak betez, espedientea jendaurrean paratuko da Ogasun, Gizarte Ekonomia, Enplegu, Merkataritza eta Turismoko Zuzendaritzan (Tokiko Ekonomia Jasangarriko Alorra), hamabost egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Hori dena argitara ematen da jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2015eko urriaren 2an.–Alkate Udalburua, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1513483