202. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

237/2015 FORU DEKRETUA, irailaren 23koa, Joaquim Llansó Sanjuán jauna Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 26.1 artikuluak xedatzen du zerbitzuko zuzendariak Nafarroako Gobernuak izendatu eta kargutik kenduko dituela, foru dekretu bidez, dagokion departamentuko titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko irailaren 23an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Joaquim Llansó Sanjuán jauna Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuko zuzendari izendatzea.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2015eko irailaren 23an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

Iragarkiaren kodea: F1513158