202. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Aldaketa, Herrilurretako lurzatien aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Oteizako Udalak, 2015eko irailaren 17ko osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Herrilurretako lurzatien aprobetxamendua arautzen duen ordenantzako 7. artikuluan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Oteitzan, 2015eko irailaren 28an.–Alkatea, Tirso Salvatierra Martínez de Eulate.

Iragarkiaren kodea: L1513268