202. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Aurrekontuko 3/2015, 4/2015 eta 5/2015 aldaketak
Hasierako onespena

Olaztiko Udalak, 2015eko irailaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 3/2015, 4/2015 eta 5/2015 aldaketak, Udalaren 2015eko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Olaztin, 2015eko irailaren 24an.–Alkatea, Gurutze Rodríguez Armendariz.

Iragarkiaren kodea: L1513262