202. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

1. aldaketa 2015eko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Irunberriko Udalak, 2015eko ekainaren 24an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen, erregelamenduzko quoruma zuela, Udalaren 2015eko aurrekontu orokor eta bakarra aldatzen duen 01/2015 espedientea, kreditu bereziei eta kreditu-gehikuntzei buruzkoa.

Aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena 2015eko 151. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 5ean; behar bezainbateko publizitatea ere izan zuen iragarkiak, ediktua Udalaren iragarki oholean paratu baitzen.

Jendaurreko epean (hamabost egun baliodunean) inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

01/2015 aldaketa, behin betiko onetsia, jarraian zehazten da:

Kreditu bereziaren espedientea:

1.–Gastu goitituak:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 7.217,62 euro.

Guztira: 7.217,62 euro.

Espedientearen finantzaketa:

2.–Gastu beheitituak.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 7.217,62 euro.

Guztira: 7.217,62 euro.

Kreditu gehikuntzaren espedientea:

1.–Gastu goitituak.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 7.613,00 euro.

Espedientearen finantzaketa:

2.–Gastu beheitituak.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 7.613,00 euro.

Guztira: 7.613,00 euro.

Irunberrin, 2015eko irailaren 23an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L1513278