202. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Oharra, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, Uitzi aldeko lurzati berrantolamenduko ordezpen finka berrien behin-behineko jabetza hartzea aditzera ematen duena.

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak, irailaren 25eko 182/2015 Ebazpenaren bidez, xedatu du Uitzi aldeko interesdunei dagozkien ordezkapen finken behin-behineko jabetza ematea eta, horrenbestez, finkak haien esku uztea, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita.

Eremu horretako eremuko finkak definitzen duten planoak, ordezpen finken zerrenda eta finkak mugatzeko mugarrien zerrenda Uitziko Kontzeju Etxean daude ikusgai, interesdunen eskura.

Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 30. artikuluak adierazten duenari jarraituz, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, interesdunek zilegi dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, betiere peritu baten irizpena atxikirik, ordezkapen finka berrien eremuaren eta berrantolamendu-espedientean ageri denaren arteko aldeei buruzkoa. Errekurtsoa baiesten bada, zilegi izanen da erabakia zuzentzea, erreklamatzaileari sobratzen diren lurren kontura konpentsatzea edo, hori ezinezkoa bada, diruzko kalte-ordaina ematea, kasuan-kasuan.

Iruñean, 2015eko irailaren 28an.–Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Juan Pablo Rebolé Ruiz.

Iragarkiaren kodea: F1513346