202. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

9E/2015 FORU AGINDUA, urriaren 2koa, Eskubide Sozialetako Departamentuko kontseilariak emana, deialdi berezi bat baimentzen duena enplegu sozial babestuko proiektuetarako, 2015. urterako.

Gizarte Politiketako kontseilariak martxoaren 3an emandako 50E/2015 Foru Aginduaren bidez, toki entitateei enplegu sozial babestuko proiektuetarako diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak onetsi ziren. Deialdiaren bederatzigarren oinarrian eskaerak baloratzeko eta diru-laguntza zehazteko prozedura ezarri zen.

Eskubide Sozialetako Departamentuak pertsona kalteberenei enplegu aukerak eskaintzeko behar diren presako neurri batzuk hartu nahi ditu.

Ikusirik Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiak egindako txostena, non egoki ikusten baitu enplegu sozial babestuko proiektuetarako beste deialdi bat egitea 2015. urtean.

Ikusirik Ekonomiako eta Finantza Politikako Departamentuak departamentu honetan duen kontu-hartzailetza delegatuak horretarako adostasuna eman duela.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 128/2015 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. 2015. urterako deialdi berezi bat onestea toki entitateei diru-laguntzak emateko enplegu sozial babestuko programarako.

Deialdia arautuko duten oinarriak Gizarte Politiketako kontseilariaren martxoaren 3ko 50E/2015 Foru Aginduan ezarritakoak izanen dira, horren bidez onetsi baitziren toki entitateei enplegu sozial babestuko proiektuetarako diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak.

2. Deialdi hau finantzatzeko 600.000,00 euroko gastua baimentzea, 2015era luzatutako 2012ko gastuen aurrekontuko “Enplegu sozial babestuaren programa, 2014-2020 EGF “ izeneko 900003-900003-91600-4609-231602 kontu-sailaren kargura.

3. Eskaerak 10 egun balioduneko epean aurkezten ahalko dira, foru agindu hau argitaratzen den egunetik aitzina.

4. Martxoaren 3ko 50E/2015 Foru Aginduaren babesean (2015eko deialdi arrunta) eskaera aurkeztu zuten toki entitateek, jaso duten diru-laguntza eskatutakoa baino txikiagoa izan baldin bada, lehen egindako eskaera berretsi edo aldatzen ahalko dute, eta ez da beharrezkoa izanen foru agindu hartan eskatutako dokumentazioa berriz aurkeztea, salbu eta aldatzen diren zatiei buruzkoa, halakorik bada.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Deialdi honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute toki entitateek, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazten denetik bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe aurretik errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

7. Foru agindu hau Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritzara, Aurrekontuen Kudeaketarako Ataleko Kontabilitate Zentrora eta Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegora igortzea.

Iruñean, 2015eko urriaren 2an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

Iragarkiaren kodea: F1513474