202. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1394/2015 EBAZPENA, irailaren 29koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Maite Echeverría Echeto andrea, Osasun Mentaleko Erizaintzako Arloko burua, kargutik kentzen duena, berak hala eskaturik.

Osasun Mentaleko Zuzendaritzaren egitura organikoa finkatzen duen abenduaren 13ko 21/2010 Foru Legearen 22.6 artikuluak ezartzen du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak libreki izendatu eta kargutik kenduko dituela Erizaintza Arloko buruak, Osasun Mentaleko zuzendariak proposatuta, O.L.T.-E.U.D. kategoria edo horren baliokidea duten Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen artean.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Maite Echeverría Echeto andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa eta Osasun Mentaleko Erizaintzako Arloko burua, kargutik kentzea, berak hala eskaturik.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Mentaleko Arloko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzuari, Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzari eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari, eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan. Ohartarazten zaio ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1. eta 2. c) artikuluarekin bat.

Iruñean, 2015eko irailaren 29an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Óscar Moracho del Río.

Iragarkiaren kodea: F1513380