202. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1386/2015 EBAZPENA, irailaren 25ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Marta Bella Fontana andrea Nafarroako Ospitaleguneko Etxeko Ospitalizaziorako Erizaintza Unitateko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onetsi zituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren 22.5 artikuluak xedatzen du ezen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileei buruzko berariazko araudi indardunarekin bat izendatuko eta kargutik kenduko direla erizaintza unitateetako buruak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko 6. idatz-zatiak xedatzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen du unitate organikoetako buruak bitarte baterako edo ordezko gisa izendatzeko ahalmena.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Marta Bella Fontana andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Etxeko Ospitalizaziorako Erizaintza Unitateko buru izendatzea bitarte baterako, 2015eko irailaren 5etik aurrera.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzari, Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzari eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari igortzea, eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan. Ohartarazten zaio ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1. eta 2. c) artikuluarekin bat.

Iruñean, 2015eko irailaren 25ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Óscar Moracho del Río.

Iragarkiaren kodea: F1513456