200. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBIRIKU DEIERRI

Udal ordenantza, Landa bideen erabilera arautzen duena. Hasierako onespena

Ibiriku Deierriko Kontzejuak, 2015eko irailaren 21ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Landa bideen erabilera arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ibiriku Deierrin, 2015eko urriaren 1ean.–Kontzejuko burua, Miguel Múgica Egaña.

Iragarkiaren kodea: L1513441