200. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

485/2015 EBAZPENA, irailaren 22koa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, administrazio baimena eman eta goi tentsioko instalazio elektrikoaren proiektua onesten duena.

Eduardo Ryan Murúa jaunak, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. ordezkatuz, eskatu du egungo instalazioaren erregularizatze administratiboa, maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen iragankorrari jarraikiz, baita ondoko instalazio elektrikoa eraberritzeko proiektuaren administrazio baimena eta onespena ere.

–Eskatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica SAU.

–Instalazioaren kokapena: Luzaide herria.

–Xedea: herriko argindarraren horniduraren kalitatea eta ahalmena hobetzea.

–Ezaugarri teknikoak: obra zibileko etxola motako transformazio zentroaren erregularizatze administratiboa (“Luzaideko karrika” izena eta 180105780 zenbakia ditu, 1x250 kVA-koa da, eta aireko mozketarako ebakigailuaz, babeserako fusibleez eta behe tentsioko laukiaz hornitua dago), eta haren eraberritzea, egungo transformadorearen ordez bertze bat paratuz (630 kVA-koa, 13,2-20/0,42-0,242 kV) eta 1x250 kVA-tik 1x630 kVA-ra pasatuz.

–Aurrekontua: 10.271,30 euro.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, eta kontuan hartuta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatua, bidezkoa da eskatutakoari heltzea.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.ri administrazio baimena ematea aipatutako instalaziorako.

2. Instalazio hori egiteko aurkeztutako proiektua, Francisco Javier Juárez Gay industria ingeniariak sinatua, onestea. Hamabi hilabete eman zaizkio obrak gauzatzeko.

3. Instalazioak aurkeztutako proiektuari jarraikiz egin beharko dira, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko instalazio elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta haien jarraibide tekniko osagarriak (ITC-RAT 01 - 23) onesten dituen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatuarekin.

4. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri erantsiko zaizkio aipatutako araudian ezarritako agiriak eta obra bukaerako ziurtagiria, teknikari eskudun batek sinatua.

5. Baimen hau eta proiektuaren onespena ematen badira ere, ez dira galarazten instalazioaren eskatzaileak, instalazioa gauzatzeko, lortu beharreko kontzesio, baimen, lizentzia eta baimenak, publikoak nahiz pribatuak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat eta, bereziki, lurraldearen antolamenduari eta ingurumenari buruzkoak.

6. Ebazpen hau Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

7. Ebazpen hau Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.ri jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da.

8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, denek jakin dezaten.

Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, María Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F1513101