1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.2. Foru Dekretuak
AKATS ZUZENKETA, irailaren 3ko 172/2015 Foru Dekretuarena. Foru dekretu horren bidez, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuak onetsi ziren.
Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 172/2015 Foru Dekretuaren testuan bi akats daudela oharturik, bata 24. artikuluaren 1. atalean eta bestea 25. artikuluaren 2. atalean (2015eko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, irailaren 4an), bidezkoa da dagokien zuzenketa egitea:
1.–24. artikulua. Zentroetako zuzendaritza lanpostuak.
Honela dioen tokian:
“1. Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikitako zentro berekietako zuzendaritza lanpostuak, lanpostu horien titularrek irabazi dituzten eskubideak galarazi gabe, izendapen librearen bidez beteko dira, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako plantillako langileen artetik.”
Honela behar du:
“1. Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikitako zentro berekietako zuzendaritza lanpostuak, lanpostu horien titularrek irabazi dituzten eskubideak galarazi gabe, izendapen librearen bidez beteko dira, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen artetik edo hari atxikita daudenen artetik.”
2.–25. artikulua. Haur Eskolen atxikipena eta zuzendaritza.
Honela dioen tokian:
“2. Haur Eskoletako zuzendari lanpostuak, lanpostu horien titularrek irabazi dituzten eskubideak galarazi gabe, izendapen librearen bidez beteko dira, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako plantillako langileen artetik.”
Honela behar du:
“2. Haur Eskoletako zuzendari lanpostuak, lanpostu horien titularrek irabazi dituzten eskubideak galarazi gabe, izendapen librearen bidez beteko dira, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen artetik edo hari atxikita daudenen artetik.”
Iruñean, 2015eko irailaren 30ean.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.
Iragarkiaren kodea: F1513400