195. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

621/2015 FORU AGINDUA, irailaren 22koa, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, unibertsitateko tituludunen prestakuntza sustatzeko beka baterako esleipena onesten duena, kirol entrenamenduaren eta jarduera fisikoaren oinarri zientifikoekin zerikusia duten ezagutza teoriko eta praktikoak lor ditzaten, osasunarekin duten loturari dagokionez. Hori guztia Nafarroako Gobernuaren Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroan.

Gizarte Politiketako kontseilariaren ekainaren 8ko 341/2015 Foru Aginduaren bidez (2015eko 139. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, uztailaren 20an), unibertsitateko tituludunen prestakuntza sustatzeko beka baterako deialdia onetsi zen, kirol entrenamenduaren eta jarduera fisikoaren oinarri zientifikoekin zerikusia duten ezagutza teoriko eta praktikoak lor ditzaten, osasunarekin duten loturari dagokionez. Hori guztia Nafarroako Gobernuaren Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroan.

8. oinarrian adierazten da Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendaria esleituko dituela beka horiek, Batzordeak proposatuta.

Aurkezten diren eskaerak aztertu eta baloratuko ditu Ebaluazio Batzordeak 6. oinarrian ezarritako merezimenduen baremoaren arabera; gero, puntuazioaren arabera lehentasunaren hurrenkeran eginen du beka emateko proposamena.

Kirolaren Zuzendariordetzak txosten bat aurkeztu du, eta bertan adierazi, zer irizpide aplikatu diren baloratzeko, bai eta zer lehentasun izan duten aurkeztu diren eskaerek ere, balorazio hori deialdiaren 6. oinarriaren arabera aplikatuta, eta beka Álvaro Yániz Pejenaute jaunari ematea proposatu du unibertsitateko tituludunen prestakuntza Nafarroako Gobernuaren Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroan sustatzeko, 11,40ko balorazioa eskuratu baitu.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren estatutuak onesten dituen abuztuaren 28ko 133/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Álvaro Yániz Pejenaute jaunari (IFZ: 72.811.483-S) ematea unibertsitateko tituludunen prestakuntza sustatzeko beka, 11,40 puntuko balorazioa eskuratu baitu.

2015eko urriaren 1ean hasiko da beka, eta abenduaren 31ra bitarte 1.694,79 euro jasoko ditu guztira, 3 hilabeteko osoetan banatuta, 541,67 eurokoa bakoitza. Diru kopuru horretatik bekadunari dagokion Gizarte Segurantzaren kotizazio kuota deskontatuko da, eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagokion kopurua atxikiko da.

Bekaren gastua 4.918,21 eurokoa da, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuari dagozkion Gizarte Segurantzaren kotizazio kuotak barne, kontu-sail hauen kargura:

–1.694,79 euro, 2015era luzatutako Nafarroako 2012ko aurrekontu orokorretako “Kirolaren arloko ikerketarako bekak” izeneko 940002-95130-4809-336100 kontu-sailaren kargura.

–3.223,42 euro, Nafarroako 2016ko aurrekontu orokorretan xede horretarako gaitzen den kontu-sailaren kargura.

Bekak 2016ko ekainaren 15a arte iraunen du.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen).

4. Ebazpen hau Kirolaren Zuzendariordetzara, Administrazio eta Kudeaketa Atalera eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2015eko irailaren 22an.–Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Rubén Goñi Urroz.

Iragarkiaren kodea: F1513118