195. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1280BIS/2015 EBAZPENA, abuztuaren 17koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, kontratazio administratiboaren eta farmazia-prestazio anbulatorioaren arloetako zenbait eskumen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren organo batzuei eskuordetzen dizkiena.

Uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onetsi ziren eta erakunde horren egitura ezarri zen.

Foru dekretu horren 20.1. artikuluak ezartzen du zuzendari kudeatzaileak bere menpeko beste organo batzuen esku uzten ahal dituela bere eskudantziak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean ezarritakoarekin bat.

Kontuan hartuta kontratazio administratiboari eta kudeaketa ekonomikoari lotutako administrazio jardueren bolumena, bai eta farmazia-prestazio anbulatorioari bere erabiltzaile eta onuradunek egindako ekarpenari buruzko gaiekin lotutako erreklamazioen kudeaketarena ere, egokia da haietako batzuen egikaritza beste organo batzuen esku uztea, erakundearen funtzionamendua arinagoa eta eraginkorragoa izan dadin.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Zerbitzu Orokorretako zuzendariak eta Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariak emandako txostena.

Horrenbestez, aipatu arauekin bat,

EBATZI DUT:

1. Eriaren Arretarako eta Kalitaterako zuzendariari eskuordetzea, bere esparru funtzionalaren barnean, osasun laguntzak kontratatzeko eskumena (6.000 euro arte, BEZa kanpo), eta hornidurak kontratatzekoa (6.000 euro arte, BEZa kanpo), baita sinatutako esparru-akordio baten babesean esleitzen diren edozein kopurutako kontratuak esleitzekoa ere.

Halaber, Eriaren Arretarako eta Kalitaterako zuzendariari eskuordetzen zaio, bere esparru funtzionalaren barnean, organo eskudunak esleitutako kontratuei dagozkien fakturak onetsi eta horien ordainketa agintzeko eskumena.

Aurreko kasuetan, kargu hori hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean, edo jarduteko legez ezintasunen bat duenean, Prestazio eta Itun Zerbitzuko buruak ordeztuko du Eriaren Arretarako eta Kalitaterako zuzendaria.

2. Oinarrizko Osasun Laguntzako Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko buruaren esku, Nafarroako Ospitaleguneko Administrazio eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko buruaren esku, Reina Sofía Ospitaleko Administrazio eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko buruaren esku, eta García Orcoyen Ospitaleko Administrazio eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko buruaren esku uztea eskumen hauek, zein bere esparru funtzionalean: obren kontratazioa (30.000 euro arte, BEZa kanpo), osasun laguntzen kontratazioa (6.000 euro arte, BEZa kanpo) eta horniduren kontratazioa (6.000 euro arte, BEZa kanpo), baita sinatutako esparru-akordio baten babesean esleitzen diren edozein kopurutako kontratuen esleipena ere. Kargu horiek hutsik daudenean, titularrak kanpoan edo gaixorik daudenean, edo jarduteko legez ezintasunen bat dutenean, Gastuaren Kudeaketarako zuzendariordeak ordeztuko ditu, eta azkeneko hau, kasu berberetan, Aurrekontuen eta Gastu-kontrolaren zuzendariordeak edo Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendariak ordeztuko dute, hurrenkera horretan.

Aurreko paragrafoan zehaztu diren kontratuen izaera eta balio bera duten gainerako kontratuen kasuan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren funtzionamendu normalerako beharrezkoak direnetan, eskumena Gastuaren Kudeaketarako zuzendariordearen esku uzten da, eta kargu hori hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean, edo jarduteko legezko ezintasunen bat duenean, Aurrekontuen eta Gastu-kontrolaren zuzendariordeak edo Administrazioaren eta Zerbitzuko Orokorren zuzendariak ordeztuko dute, hurrenkera horretan.

Halaber, ondotik aipatzen diren eskumenak Oinarrizko Osasun Laguntzako Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko buruaren esku, Nafarroako Ospitaleguneko Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko buruaren esku, Reina Sofía Ospitaleko Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko buruaren esku eta García Orcoyen Ospitaleko Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko buruaren esku uzten dira, nork bere esparru funtzionalean: organo eskudunak esleitutako kontratuen eta jabego publikoko emakiden fakturak onetsi eta haien ordainketa agintzeko eskumena, bai eta Iruñeko Artzapezpikutzarekin sinatutako hitzarmenetik eratorritakoak ere. Kargu horiek hutsik daudenean, titularrak kanpoan edo gaixorik daudenean, edo jarduteko legez ezintasunen bat dutenean, Gastuaren Kudeaketarako zuzendariordeak ordeztuko ditu, eta azkeneko hau, kasu berberetan, Aurrekontuen eta Gastu-kontrolaren zuzendariordeak edo Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendariak ordeztuko dute, hurrenkera horretan.

Aurreko paragrafoan zehaztu diren kontratuen izaera bera duten gainerako kontratuen fakturen kasuan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren funtzionamendu normalerako beharrezkoak direnetan, fakturak onetsi eta haien ordainketa agintzeko eskumena Gastuaren Kudeaketarako zuzendariordearen esku uzten da, eta kargu hori hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean, edo jarduteko legezko ezintasunen bat duenean, Aurrekontuen eta Gastu-kontrolaren zuzendariordeak edo Administrazioaren eta Zerbitzuko Orokorren zuzendariak ordeztuko dute, hurrenkera horretan.

3. Osasun Mentaleko Zuzendaritzako Kudeaketa Zerbitzuko buruari eskuordetzea Administrazio eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko buruen esku utzitako eskumen berdinak, dagoeneko Nafarroako Osasun Mentalari buruzko abenduaren 13ko 21/2010 Foru Legearen 14. artikuluak esleitu ez dizkionak, horiekin batera erabil ditzan. Foru lege horren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Mentaleko Zuzendaritzaren egitura organikoa ezarri zen.

4. Nafarroako Odol eta Ehun Bankuko zuzendariari eskuordetzea Administrazio eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko buruen esku utzitako eskumen berdinak, dagoeneko Nafarroako Odol eta Ehun Bankuaren egitura organikoa garatzen duen otsailaren 19ko 25/2014 Foru Dekretuaren 1. artikuluak esleitu ez dizkionak, horiekin batera erabil ditzan.

5. Farmazia Prestazioen Zerbitzuko buruari eskuordetzea farmazia-prestazio anbulatorioari bere erabiltzaile eta onuradunek egindako ekarpenari buruzko gaiekin lotuta erabiltzaileek aurkezten dituzten erreklamazioak ebazteko eskumena.

6. Ebazpen honetan adierazitako zenbatekoak aldatuko dira ondoko lege-testu hauek aldatzen diren neurrian: Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen 73. artikuluko 2. zenbakiaren c) idatz-zatiaren azkeneko tartekia, artikulu bereko 3. zenbakiaren d) idatz-zatiaren azkeneko tartekia eta artikulu bereko 4. zenbakiaren e) idatz-zatiaren azkeneko tartekia.

7. Indarrik gabe uztea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 19ko 917bis/2014 Ebazpena, kontratazio administratiboaren arloko eskumen batzuk Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren organo batzuei eskuordetzen dizkiena, bai eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 15eko 706/2015 Ebazpena ere, eskumen batzuk Farmazia Prestazioen Zerbitzuko buruari eskuordetzen dizkiona.

8. Ebazpen hau jakinaraztea Eriaren Arretarako eta Kalitaterako Zuzendaritzari, Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzari, Gastuaren Kudeaketarako Zuzendariordetzari, Aurrekontuen eta Gastu-kontrolaren Zuzendariordetzari, Nafarroako Odol eta Ehun Bankuko Zuzendaritzari, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Prestazio eta Itun Zerbitzuari; Nafarroako Ospitaleguneko, Reina Sofía ospitaleko eta García Orcoyen ospitaleko Oinarrizko Osasun Laguntzako Administrazio eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuei; Osasun Mentaleko Zuzendaritzako Kudeaketa Zerbitzuari; Oinarrizko Osasun Laguntzako Farmazia Prestazioen Zerbitzuari eta Zuzendaritzari, eta Osasun Departamentuko kontu-hartzailetza delegatuari, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2015eko abuztuaren 17an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Óscar Moracho del Río.

Iragarkiaren kodea: F1512326