4. PROZEDURA JUDIZIALAK
MADRILGO LAN ARLOKO 11. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua. 1071/2013 prozedura
Encarnación Gutiérrez Guío andreak, Madrilgo Lan arloko 11. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen du:
Sergio Jiménez Sánchez jaunak eskaturik, nahitaezko betearazpena dela-eta, TB Solutions Advanced Technologies SLren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 137/2015 prozeduran, ondoko ebazpena eman da:
2015eko otsailaren 24ko epaia.
Epaitza:
Baiesten dut Sergio Jiménez Sánchez jaunak jarritako demanda, Solutions Advanced Technologies SLren aurkakoa, diru kopuru bat erreklamatzen duena, eta enpresa demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 15.200,19 euro ordaintzera, adierazitako kontzeptu eta epeengatik.
Alderdiei ohartarazten zaie epai honen aurka erregutze-errekurtsoa jar daitekeela Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salan, epaitegi honetan agertuz edo idatziz iragarrita bost eguneko epean, jakinarazi eta biharamunetik aurrera, eta legelaria edo lan harremanetako gradudun elkargokidea izendatuta errekurtsoa tramitatzeko. Gizarte Segurantzako araubide publikoko langile edo onuradun ez den eta doaneko laguntza juridikorako eskubiderik ez duen errekurtsogileari ohartarazten zaio errekurtsoa jartzen duenean frogatu beharko duela 300 euro sartu izana Banco de Santander bankuko 2509-0000-60-1071-13 kontuan, frogagiria aurkeztuta. Errekurtsogilea entitate kudeatzailea bada eta Gizarte Segurantzako aldian behingo prestazioren bat ordaintzera kondenatua izan bada, errekurtsoa iragartzearekin batera ziurtagiri bat aurkeztu beharko du, hura ordaintzen hasi dela eta tramitazioak iraun bitartean hura zintzo ordaintzen jarraituko duela frogatzeko. Errekurtsogilea Gizarte Segurantzako aldian behingo pentsioren bat ordaintzera kondenatu duten ugazaben mutualitatea edo enpresa baldin bada, kapital-kostua sartu beharko du Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrean, horrek kapitalaren zenbatekoa zehaztutakoan, behin epaitegiak berari jakinarazi ondoren.
Justizia Administrazioaren esparruko eta Toxikologiaren eta Auzitegi Zientzien Institutu Nazionalaren esparruko zenbait tasa arautzen dituen azaroaren 20ko 10/2012 Legean xedatutakoaren arabera, eredu ofizialaren arabera aurkeztu beharko du errekurtsogileak tasa ordaindu izanaren frogagiria behar bezala baliozkotua, arau horren 7.1 eta 7.2 artikuluetan ezarritako irizpideekin bat, eta, hala bada, langilea denean, 1. 3 artikuluan ezarritako muga izanik.
Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eta TB Solutions Advanced Technologies SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialean zedularen edo ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, horretarako ezarritako bitartekoaren bidez, salbu eta autoenak, epaienak edo prozedurari bukaera ematen dioten edo intzidente bat ebazten duten dekretuenak, edo epatzeenak.
Madrilen, 2015eko irailaren 16an.–Idazkari judiziala, Encarnación Gutiérrez Guío.
Iragarkiaren kodea: J1513105