2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZUÑIGA
2016rako zerga-tasak
Zuñigako Udalak, 2015eko irailaren 4an egin osoko bilkura arruntean, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:
“4.–2016rako zerga-tasak.
ERABAKI DA:
Lehenbizikoa.–Zerga-tasa hauek jartzea 2016rako:
1. Hirilurreko nahiz landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko zerga-tasa %0,132 izanen da.
2. Jarduera ekonomikoen gaineko udal zergaren tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.
3. Eraikuntza, obra eta zerbitzuen gaineko zerga (EIOZ):
–%4, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean, obra berrietarako edo lehen etxebizitza zaharberritzeko, titularraren ohiko bizileku iraunkorra ez badira.
–%3, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean, obra berrietarako edo lehen etxebizitza zaharberritzeko, titularraren ohiko bizileku iraunkorra badira.
–%5, industria eta nekazaritza jarduerak ezartzeko obren gainean.
4. Hirilurren balioaren gaineko zergari dagokionez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175. eta 178. artikuluetan ezarritako gutxieneko tasak aplikatuko dira.
5. Zirkulazioaren gaineko zergaren tarifak aplikatzea.
6. Tasak:
–Udal agertokiaren lagapena: 100 euro; fidantza: 200 euro.
–Bide berdean ibiltzeko txartelak ematea: 5 euro.
Bigarrena.–Tasa eta prezio publikoei dagokienez, aplikatzekoak izanen dira 2016rako aurreikusiak.
Hirugarrena.–Erabaki honetan finkatu diren zerga eta tasak aplikatuko dira 2016ko urtarrilaren 1etik aitzina.
Laugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Herriko Etxeko iragarki oholean paratzea.”
Zuñigan, 2015eko irailaren 11n.–Alkate udalburua, Pedro María Oteiza Díaz.
Iragarkiaren kodea: L1513130