2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
Ezkontza zibilak egiteko eskumena bertze baten esku uztea
Alkatetzaren 2015eko irailaren 22ko ebazpenaren bidez, alkateak Udaleko zinegotzi Abel Royo Veranoren esku utzi du 2015eko irailaren 26an ezkontza zibila egiteko eskudantziaren erabilpena.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13.3 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Mendabian, 2015eko irailaren 23an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L1513135