195. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Ezkontza zibila egiteko eskuordetzea

2015eko irailaren 11n ezkontza zibila eginen da Herriko Etxean. Ezkontza hori Igantziko Udaleko zinegotzi Urtzi Loiarte Iribarren jaunak eginen du, Alkatetzak eskuordetuta, 30/1992 Legearen 16. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Igantziko Udaleko alkate udalburuak, irailaren 9an emandako 129/2015 ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi du:

1.–Udal honetako Urtzi Loiarte Iribarren zinegotzia eskuordetzea, ezkontza zibil hori egiteko ahalmena izan dezan; eskuordetzeak ebazpena sinatzen denetik izanen du indarra.

2.–Baimena ematea ezkontza zibil hori Herriko Etxean egiteko, 2015eko irailaren 11n.

3.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesatuari jakinaraztea.

Igantzin, 2015eko irailaren 9an.–Alkatea, M. Lourdes Ibarluzea Irureta.

Iragarkiaren kodea: L1513127