195. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Udaltzaingoko burua kargutik kentzea eta izendatzea

Corellako Udaleko alkate udalburu Gorka García Izal naizen honek, legeriak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

Kontuan hartuz ezen 2015eko ekitaldiko plantilla organikoan, aurtengo otsailaren 2ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen hartan, Udaltzaingoko buruaren kargua aldi baterako kargutzat hartzen dela.

Kontuan hartuz Alkatetzaren 2015eko ekainaren 18ko ebazpenaren bidez Antonio Fernández Navarro Corellako Udaltzaingoko buru izendatu zela aldi baterako, egungo gobernu taldeak Udaltzaingoko buru berria izendatu arte.

Kontuan hartuz, Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen 26. artikuluak dioenez, Polizia Kidegoko burua izendapen libreko behin-behineko langilea izanen dela, eta haren izendapena eta kargutik kentzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman beharko direla argitara.

Kontuan hartuz Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 24.1.e) artikulua.

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Antonio Fernández Navarro Corellako Udaltzaingoko burua kargutik kentzea.

Bigarrena.–José Manuel Mateo Jiménez Corellako Udaltzaingoko buru izendatzea, ondorioak 2015eko uztailaren 30etik aitzina sortuta.

Hirugarrena.–José Manuel Mateo Jiménez udal funtzionarioa zerbitzu berezietan dagoela adieraztea, udaltzainaren lanpostuari dagokionez.

Hala jasota gera dadin, sinatu egiten dut.

Corellan, 2015eko uztailaren 29an.–Alkate udalburua, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L1513112