2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABLITAS
Enkantea, Laborantzako herrilurretako lurzatien aprobetxamendurako
2006ko abenduaren 22ko 153. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen Laborantzako herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza. Hartan ezarritakoari jarraikiz, ondoko lurzatiak esleitu gogo dira enkante publikoaren bidez:
8. poligonoa, 602B lurzatia, azalera: 0.36 hektarea. Kuota: 148,32 euro.
8. poligonoa, 564 B lurzatia, azalera: 10,22 hektarea. Kuota: 4210,64 euro.
8. poligonoa, 647 A lurzatia, azalera: 12,66 hektarea, kuota: 5.215,92 euro.
Baldintzak: Laborantzako herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan ezarritakoak.
Enkante publikoaren bidez eginen da esleipena, hura udaletxean eginen baita 2015eko urriaren 16an, arratsaldeko 14:15ean.
Ablitasen, 2015eko irailaren 25ean.–Alkate udalburua, Cecilio Antón Ruiz.
Iragarkiaren kodea: –L1513246.