195. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABARTZUZA

Aldaketa, Udal hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Abartzuzako Udalak, 2015eko abuztuaren 4an egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Hilerriaren erabilera eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantzan. 2015eko 160. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 18an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horretan egin aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Abartzuzan, 2015eko irailaren 23an.–Alkatea, Miguel Ros Ros.

ALDAKETA HILERRIAREN ORDENANTZAN

26. artikulua. Errauts-kutxategiaren tapakiaren gainean, altzairu herdoilgaitzezko identifikazio plaka paratzen ahalko da, 20 cm (luze) x 15 cm (zabal) neurrikoa.

27. artikulua. Errauts-kutxategia alokatzeko eskatu ahal izateko, nahitaezkoa izanen da eskatzailea Abartzuzan jaio edo bertan erroldatuta egotea, eskaera egiten denetik urtebeteko gutxieneko antzinatasuna izanda.

Errauts-kutxategia erabiltzeko eskaerarekin batean, interesdunak agiri hauek ekarri beharko ditu:

–Eskatzailearen NANaren fotokopia.

ERANSKINA

–Hobitik ateratzeko tasa: zerbitzuaren kostua.

Iragarkiaren kodea: L1513131