1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Ingurumen baimen integratuaren espedientea, Sociedad Gil Alegría y Gil Zardoya enpresak sustatua.
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren (abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak onetsia) 15. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea, 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.
Espedientearen kodea: 0001-0038-2015-000016.
Instalazioa: zerri gizendegia.
Titularra: Sociedad Gil Alegría y Gil Zardoya.
Tokia: 6. poligonoa, 4008. lurzartia, Arguedasko Corralizako alderdia.
Koordenatuak: UTM-ETRS89, 30N ardatza, X: 620.760,000 eta Y: 4.657.052,000.
Udalerria: Cabanillas.
Proiektua: zerri gizendegia.
Iruñean, 2015eko irailaren 2an.–Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F1512329