1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
35/2015 EBAZPENA, irailaren 18koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lur-ondasunen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ezkarozeko balorazio txostena onesten duena.
Lur-ondasunen Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 7ko 30/2015 Ebazpenaren bitartez erabaki zen Ezkarozeko balorazio txostena berrikusteko Batzorde Mistoa eratzea.
2015eko irailaren 15ean egin bilkuran, Batzorde Mistoak balorazio txostenaren behin betiko edukia finkatu zuen eta hura onesteko proposamen loteslea egin zion Nafarroako Zerga Ogasunari.
Horrenbestez, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.5 artikuluan xedatutakoarekin bat,
EBATZI DUT:
Lehena.–Ezkarozeko balorazio txostena onestea, Batzorde Mistoak 2015eko irailaren 15eko bilkuran egindako proposamen loteslearen arabera.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta aipatu balorazio txostenaren eduki osoa udal interesdunaren bulegoetan jartzea jendaurrean hogei egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Hirugarrena.–Ebazpen hau igortzea Ezkarozeko Udalari, eta interesdun guztiei ohartaraztea ebazpen haren aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dutela, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean aitzineko puntuan adierazitako jendaurreko epea bukatu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2015eko irailaren 18an.–Lur-ondasunen Zerbitzuko zuzendaria, Fermín Muñoz Muñoz.
Iragarkiaren kodea: F1513063