195. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

211/2015 FORU AGINDUA, irailaren 22koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, Jesús Jaime Flamarique Zaratiegui jauna, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritza Nagusiko Atariak eta Ezagutza Kudeatzeko Ataleko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatuta.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean ezartzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenekin bat,

AGINDU DUT:

1. Jesús Jaime Flamarique Zaratiegui jauna, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritza Nagusiko Atariak eta Ezagutza Kudeatzeko Ataleko burua, kargutik kentzea, berak eskatuta.

2. Foru agindu hau interesdunari, Informazio Sistema Korporatiboen Zerbitzuari, Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritza Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2015eko irailaren 22an.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1513198