2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATARRABIA
1. eta 2. aldaketak 2015eko aurrekontuan. Behin betiko onespena
2015eko aurrekontuan egin 1. eta 2. aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2015eko 142. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 23an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
1/2015 aldaketa
Kreditu berezia.
Aldaketa: 4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: Zenbatekoa:
+10.211,00 euro.
Finantzabidea: 4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: Zenbatekoa: -10.211,00 euro.
2/2015 aldaketa
Kreditu berezia.
Aldaketa: 8. kapitulua.–Finantza-aktiboak. Zenbatekoa: +3.300,00 euro.
Aldaketa: 2. kapitulua.–Ondasun arruntak eta zerbitzuak. Zenbatekoa: +2.700,00 euro.
Finantzabidea: 2. kapitulua.–Ondasun arruntak eta zerbitzuak. Zenbatekoa: -6.000,00 euro.
Atarrabian, 2015eko abuztuaren 11n.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.
Iragarkiaren kodea: L1513048