2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZITIBAR
Udal Plan Orokorreko aldaketa xehakatua, Zorokiaingo
6. poligonoko 4. lurzatian. Behin betiko onespena
Untzitibarko Udalak, 2014ko irailaren 29an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Untzitibarko Udal Plan Orokorreko aldaketa puntual xehakatua, Zorokiaingo 6. poligonoko 4. lurzatiari dagokiona, Unai Behrendt Baztanek sustatua.
Espedientea Sustapen Departamentuko Planeamenduaren Erregistrora bidali zen, eta teknikariek ikusi zuten akats bat zegoela bidalitako dokumentazioan, lurzoruari emandako kategorian.
Udalak, 2015eko ekainaren 8an, 2015eko otsailaren 24ko txosten teknikoa aurkeztu zuen, baita dokumentu teknikoaren ale bat ere, 2015eko apirilean sinatua; horren bidez zuzendu da lurzoruaren kategoriari buruz atzemandako akatsa.
Hori horrela, aho batez erabaki da:
1. Behin betiko onestea Untzitibarko Udal Plan Orokorreko aldaketa puntual xehakatua, Zorokiaingo 6. poligonoko 4. lurzatiari dagokiona.
2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta planeamenduko araudi berria, Zorokiaingo 6. poligonoko 4. lurzatiari dagokiona, osorik argitara ematea.
3. Erabaki hau interesdunei jakinaraztea, eta Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Departamentuko Planeamenduaren Erregistrora igortzea, bertan inskriba dadin.
Untzitin, 2015eko irailaren 16an.–Alkatea, Antonio San Miguel Jiménez.
Eranskina
–Aldaketa xehakatua: Zorokiaingo 6. poligonoko 4. lurzatia. (PDF).
Iragarkiaren kodea: L1512942