2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Marcelo Celayeta karrikako 46ko eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko Plan Berezia. Hasierako onespena
Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2015eko irailaren 8an, honako erabaki hau hartu zuen:
JOB 08-SEP-15 (3/UV).
“Ikusirik Miguel Saldaña Zabaleguik Marcelo Celayeta karrikako 46ko jabe elkartea ordezkatuz aurkezturiko eskaera, Marcelo Celayeta karrikako 46koko eraikinean oztopo arkitektonikoak kendu beharrez ondasunak desjabetzeko plan berezia tramitatzeko, izanik aipatu elkartea desjabetzearen onuraduna eta ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa eta 2015eko ekainaren 30eko txosten tekniko juridikoa, eta Nafarroan etxebizitza izateko eskubideari buruzko 10/2010 Foru Legearen 55. artikuluarekin bat, ezartzen baitu proiektua plan berezi gisa tramitatu behar dela, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 61. eta 74. artikuluetan adieraziari jarraikiz, erabaki da:
1.–Hasiera batean onestea oztopo arkitektonikoak kentzeko Plan Berezia, Marcelo Celayeta karrikako 46ko eraikinean.
2.–Espedientea hilabetean jendaurrean edukitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan.
3.–Interesdunei jakinaraztea.”
Iruñean, 2015eko irailaren 18an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L1513037