192. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Udalaren 2015-2016ko kirol eta kultura jardueretako prezio publikoak. Behin betiko onespena

Orkoiengo Udalak, 2015eko maiatzaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2015-2016ko kirol eta kultura jardueretako prezio publikoak.

Onesteko erabakia 2015eko 116. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 17an, eta jendaurreko epean aurkeztu diren alegazioak ebatzi dira; hortaz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz (maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatua), behin betiko onetsi dira Udalaren 2015-2016ko kirol eta kultura jardueretako prezio publikoak, eta testu osoa argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Orkoienen, 2015eko irailaren 18an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

PREZIO PUBLIKOEN ERANSKINA

2015-2016 ikasturtea

2015-2016 ikasturtean honako tarifa hauek aplikatuko dira:

1. epigrafea.–Gazte eta helduendako kirol ikastaroak eta haurrendako kirol jarduerak

Helduendako ikastaroak:

Gutxienez ere 15 partaideko taldea, eta gehienez ere 20koa.

HELDUAK

GAZTEEN KUOTA %25 (-)

Erroldatuak

153 euro

115 euro

Erroldatu gabeak %60 (+)

245 euro

Haurrendako ikastaroak:

Hastapeneko mailako taldeak: gutxienez ere 15 partaidekoak eta gehienez ere 24koak.

Erdi mailako eta maila aurreratuko taldeak: gutxienez ere 12 partaidekoak eta gehienez ere 18koak.

HAURRAK

Erroldatuak

51 euro

Erroldatu gabeak

82 euro

Eskola eremua eta OGZ

66 euro

2. epigrafea.–Gaikako ikastaroak (hiruhilekokoak edo lauhilekokoak)

Gutxienez ere 12 partaideko taldea, eta gehienez ere 16koa.

HELDUAK

GAZTEEN KUOTA

Erroldatuak, hiruhilekoan

57 euro

43 euro

Erroldatu gabeak, hiruhilekoan

91 euro

Erroldatuak, lauhilekoan

77 euro

58 euro

Erroldatu gabeak, lauhilekoan

123 euro

3. epigrafea.–Kultur eta prestakuntza jarduerak eta ikastaroak

Gutxienez ere 10 partaideko taldea, eta gehienez ere 12koa.

KUOTA

GAZTEEN KUOTA

ERROLDATU
GABEEN KUOTA

Euskara ikastaroak

153 euro

115 euro

Kostuaren %100

Zur lantegia

153 euro

115 euro

245 euro

Pintura eta marrazketako ikastaroa

153 euro

115 euro

245 euro

–Ludoteka.

Gehieneko taldea egunean, instalazioaren edukierak ezartzen duena.

KUOTA

Erroldatuak

20 euro

Erroldatu gabeak

40 euro

4. epigrafea.–Berariazko taldeendako ikastaroak

Gimnastika arina, hirugarren adinekoendako.

Gutxienez ere 16 partaideko taldea, eta gehienez ere 20koa.

KUOTA

Erroldatuak

51 euro

Erroldatu gabeak

82 euro

5. epigrafea.–Ikastaro eta jarduera bereziak

A.–Arestian aipatu bezalakoak ez diren gaiak, iraupena eta maiztasuna dituzten ikastaroak.

Hiru hilabetetik beherako ikastaroetan, ikastaroak pertsona bakoitzeko duen kostuaren %50 izanen da prezio publikoa.

Gutxienez ere 10 partaideko taldea, eta gehienez ere 12koa.

KUOTA

Antzerkia, dantza eta beste

107 euro

B.–Aisiako eta astialdiko kanpamentuak herritik kanpo.

2015eko aisiako kanpamentuaren prezio publikoa:

PARTAIDEA

LEHEN ANAIA
EDO ARREBA

BIGARREN ANAIA EDO ARREBA EDO GEHIAGO

Erroldatuak

119 euro

107 euro

95 euro

Erroldatu gabeak

Kostuaren %100

C.–Hiru hilabetetik beherako ikastaroetan, ikastaroak pertsona bakoitzeko duen kostuaren %50 izanen da prezio publikoa.

Arau orokorrak:

Epigrafe honen B puntuko jardueretako tasak txikiagoak izanen dira anai-arrebendako; hau da, izena ematen duen bigarren anaiak edo arrebak %10 gutxiago ordainduko du, eta hurrengoek %20 gutxiago.

Prezio publikoa jarduerarako izena ematen denean gauzatuko da, araudi honetan ezarritako salbuespenetan izan ezik.

Helduendako kirol tarifetan (hirugarren adinekoendako gimnastika arinean izan ezik) eta kultur jardueretan ordainketa zatikaturik egiten ahalko da (iraila-abendua), penalizaziorik gabe.

Urtarriletik aurrera, helduendako kirol jardueretan (hirugarren adinekoendako gimnastikan eta kultur jardueretan izan ezik), plaza hutsak betetzeko inskripzioak onartuko dira, eta tarifa hainbanatu eginen da.

Istripu edo eritasunen ondoriozko bajak izaten direnean eta mediku arduradunaren txostena ikusi ondoren soilik itzuliko dira kuoten zenbatekoak.

Iragarkiaren kodea: L1513039