2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEKUNBERRI
2015eko aurrekontuan 1. aldaketa egiteko espedientea.
Hasierako onespena
Lekunberriko Udalak, 2015eko abuztuaren 27an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2015eko aurrekontu orokor eta bakarrean 1. aldaketa egiteko espedientea.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Lekunberrin, 2015eko irailaren 1ean.–Alkate udalburua, José María Aierdi Fernández de Barrena.
Iragarkiaren kodea: L1513046