192. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Bidearen mugaketa

Arantzako Udalak, 2015eko irailaren 3an egindako bilkura arruntean, hitzez hitz honako hau dioen erabakia hartu zuen, besteak beste:

1. Larretako alderdiko bidearen mugaketaren espedienteari berriro hasiera ematea (5. poligonoko 560, 561, 562, 564, 565, 567, 602, 603, 604, 605 eta 729. lurzatien artekoa).

2. Espedienteko txostenak eta gastua onartzea.

3. Akordio honen berri ematea bideak ukitzen dituen jabe guztiei eta finka horien gainean errotutako eskubide errealen titularrei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean iragarkia argitaratzea eta epea irekitzea, ondorengo 40 egunetan interesatuek beren eskubideak defendatzeko egoki iruditzen zaizkien dokumentu guztiak aurkezteko. Epe hori iraganik, ez da agiri edo alegaziorik onartuko.

4. Erabaki hau eta mugaketa egiteko eguna eta tokia (2015eko abenduaren 4an, goizeko 11:00etan) Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Arantzako Udaleko alkatea eta idazkaria Udalaren ordezkari izendatzea, neurketa egunerako.

6. Erabaki hau Jabetzaren Erregistroari jakinaraztea, oharra idatz dezan. Halaber, erabaki honen berri emanen zaie Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuari eta Herrilurren Atalari.

7. Erabaki honen aurka, mugaketa espedientea hasteko tramite hutsa denez, ez dago errekurtsoa jartzerik, ezertan ukatu gabe interesdunek eskubidea dutela bidezko iruditzen zaizkien alegazioak eta agiriak aurkezteko, erabaki honen 3. atalean zehaztutakoari jarraikiz.

Arantzan, 2015eko irailaren 18an.–Alkatea, Juan Miguel Almandoz Mitxelena.

Iragarkiaren kodea: L1513042