1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
36/2015 EBAZPENA, irailaren 18koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lur-ondasunen Zerbitzuko zuzendariak emana, Kodesko Las Llanas I parke eolikoari buruzko udalez gaindiko balorazio txosten partziala onesten duena.
Lur-ondasunen Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 22ko 20/2015 Ebazpenaren bitartez erabaki zen Batzorde Mistoa sortzea Kodesko Las Llanas I parke eolikoari buruzko udalez gaindiko balorazio ponentzia partziala berrikusteko.
2015eko irailaren 15ean egindako bilkuran, Batzorde Mistoak udalez gaindiko balorazio txosten partzialaren behin betiko edukia finkatu zuen, eta hura onesteko proposamen loteslea egin zion Nafarroako Zerga Ogasunari.
Horrenbestez, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.5 artikuluan xedatutakoarekin bat,
EBATZI DUT:
Lehena.–Kodesko Las Llanas I parke eolikoari buruzko udalez gaindiko balorazio txosten partziala onestea, Batzorde Mistoak 2015eko irailaren 15eko bilkuran egindako proposamen loteslearekin bat.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea eta udalez gaindiko balorazio ponentzia partzialaren eduki osoa udal interesdunen bulegoetan jartzea jendaurrean hogei egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Hirugarrena.–Ebazpen hau igortzea Aguilar Kodesko, Arasko, Azueloko, Bargotako, Lapoblación-Meanoko, Marañongo eta Vianako udalei, eta interesdun guztiei ohartaraztea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dutela, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean aitzineko puntuan adierazitako jendaurreko epea bukatu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2015eko irailaren 18an.–Lur-ondasunen Zerbitzuko zuzendaria, Fermín Muñoz Muñoz.
Iragarkiaren kodea: F1513062