192. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIAREN 31/2015 FORU DEKRETUA, irailaren 21ekoa, Socorro Sotés Ruiz andrea Nafarroako Kontseiluko kide izendatzen duena.

Nafarroako Kontseiluari buruzko martxoaren 16ko 8/1999 Foru Legeak, 4. artikuluan, xedatzen du Kontseilua zazpi kidek osatuko dutela, eta Nafarroako Gobernuko lehendakariak izendatuko dituela; horietatik bost Nafarroako Parlamentuak proposatuko ditu, eta gainerako biak Nafarroako Gobernuak hautatuko.

Nafarroako Parlamentuak, 2015eko irailaren 17an egindako bilkuran, Socorro Sotés Ruiz andrea Nafarroako Kontseiluko kide izendatzen duen Erabakia hartu zuen.

Horrenbestez, Nafarroako Kontseiluari buruzko martxoaren 16ko 8/1999 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

DEKRETATU DUT:

1. Socorro Sotés Ruiz andrea Nafarroako Kontseiluko kide izendatea.

2. Dekretu hau Nafarroako Parlamentuari igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2015eko irailaren 21ean.–Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.

Iragarkiaren kodea: F1513055