1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.2. Foru Dekretuak
AKATS ZUZENKETA, abuztuaren 28ko 137/2015 Foru Dekretuarena. Haren bidez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen.
Akatsa atzeman da foru dekretu horren 76. artikuluan (IV. kapitulua), 2015eko 172. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, irailaren 1ean (argitalpen berezia), euskarazko edizioan atzeman ere; beraz, bidezko da zuzentzea:
Honako hau dioen tokian:
Kudeaketa eta Lankidetza Juridikorako Zerbitzuak atal hauek izanen ditu:
a) Toki Entitateentzako Aholkularitza eta Lankidetza Zerbitzua.
b) Toki Araubidearen Atala.
c) Kudeaketa Administratibo Orokorraren Atala.
Honela behar du:
Kudeaketa eta Lankidetza Juridikorako Zerbitzuak atal hauek izanen ditu:
a) Toki Entitateentzako Aholkularitza eta Lankidetza Atala.
b) Toki Araubidearen Atala.
c) Kudeaketa Administratibo Orokorraren Atala.
Iruñean, 2015eko irailaren 22an.–Aldizkari Ofizialaren Atala.
Iragarkiaren kodea: F1513087