2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CINTRUENIGO
2015eko aurrekontuko 6. aldaketa. Behin betiko onespena
2015eko 160. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 18an, 2015eko aurrekontuan 6. aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/202 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
2015eko aurrekontuko 6. aldaketa
Kreditu-gehikuntza
Kreditu-gehikuntzaren espedientea, 17.200,00 eurokoa; haren bidez kreditua esleitzen da, gastu berariazko eta zehatz bat egiteko, hurrengo ekitaldira geroratzen ahal ez dena eta krediturik ez duena.
Gastuen kontu-sail hau handitu da:
441-62103. Kolektorea Carracascante kalean: 17.200,00 euro.
Gastuak, guztira: 17.200,00 euro.
Honela finantzatzen da:
1-870. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 17.200,00 euro.
Finantzaketa, guztira: 17.200,00 euro.
Cintruenigon, 2015eko irailaren 14an.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.
Iragarkiaren kodea: L1512848