4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA
Zitazio ediktua. 657/2015 prozedura arrunta
Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkaria.
Aditzera ematen dut: diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 657/2015 prozesuaren kautela-neurrien piezan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.
Eta Confecciones Chile SAri zitazioa egiteko balio izan dezan, honako zedula hau egiten dut 2015eko urriaren 13ko 09:20an ager dadin. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.
Iruñean, 2015eko irailaren 14an.–Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1512873