4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua
Kaleratzeak/Kargu-uzteak oro har, 234/2015 prozedura
Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: kaleratze/kargu-uzte orokorrengatiko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 234/2015 prozesuan epaia eman da 2015eko irailaren 10ean, eta interesdunek epaiaren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.
Eta Ecovaldi SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen zaizkiola hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2015eko irailaren 15ean.–Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1512847