188. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Epatzeko iragarkia.

Iragarki honen bidez, aditzera ematen da Pedro Nicolás Herrero Hontoria jaunak, Confederación de Sindicatos Independientes eta Sindical de Funcionarios sindikatua ordezkatuz, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu duela Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 2ko 1776/2015 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, ikastetxe publikoetan 2015-16 ikasturtean jardunean hasiko diren zuzendaritza-karguen izendapena egin zen.

Horiek horrela, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, interesdun izan daitezkeenak epatzen dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ahal izateko Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztuz (Iruñeko San Domingo aldapa, z.g.) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia (0004-ED02-2015-000027 hurrenkera zenbakia) interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko Santo Domingo aldapa, zk.g.).

Iruñean, 2015eko irailaren 14an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Javier Lacarra Albizu.

Iragarkiaren kodea: F1512838