2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZUÑIGA
Osoko bilkuran hartutako erabakia. Zerga egutegia
Zuñigako Udalak, 2015eko irailaren 4an egin osoko bilkura arruntean, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:
“5.–Zuñigako Udalaren zerga egutegiaren onespena.
Aurrekoa ikusirik,
ERABAKI DA:
Lehena.–Zuñigako Udaleko zerga egutegia onestea, 2016ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izan dezan. Hauek dira egutegiaren xehetasunak:
Zuñigako Udalaren zerga egutegia.
Tasak:
–Ureztatzeko ura: otsailaren 1etik martxoaren 15era.
Zergak:
–Ibilgailuen zerga: apirilaren 1etik maiatzaren 15era.
–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: urriaren 1etik azaroaren 15era.
–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: urriaren 1etik azaroaren 15era.
–Jarduera ekonomikoak: azaroaren 1etik abenduaren 15era.
Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Udalaren iragarki oholean paratzea, dagozkion ondorioak izan ditzan.
Zuñigan, 2015eko irailaren 4an.–Alkate udalburua, Pedro María Díaz Oteiza.
Iragarkiaren kodea: L1512755