188. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

Landalurreko eta hirilurreko ondasunen gaineko
kontribuzioa 2015ean

Aditzera ematen da 2015eko urriaren 20an amaituko dela Esako Udalaren landalurreko eta hirilurreko ondasunen gaineko 2015eko ekitaldiko zergaren kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edo Nafarroako Rural Kutxako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2015eko urriaren 20an kargatuko dira kontuetan.

Ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamenduzko prozeduraren bidez eskatuko dira eta derrigorrezko epearen errekarguak sorraraziko dira, baita berandutzako korrituak ere, eta hala bada, sor daitezkeen kostuak.

Esan, 2015eko irailaren 14an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L1512754