188. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

UO-9 unitatearen xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Utergako Udalak, 2015eko abuztuaren 20an egindako bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun azterlana, Utergako UO-9 unitateko lurzatien barnealdean bolumenak zehaztu eta berrantolatzeko, Isabel Herrero De la Torre andreak prestatutako proiektuaren arabera.

Argitara ematen da, abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. eta 76. artikuluetan xedatuari jarraituz. Halaber, eta apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, onetsitako hirigintza araudia erantsi da.

Utergan, 2015eko irailaren 14an.–Alkatea, Pedro María Nagore Lanas.

Araudiaren ERANSKINA

Eraikinaren bolumen eraikia.

Xehetasun azterlanak proposatzen du etxebizitza bikoitiak (2tik 20ra) handitzea, lehenengo solairua eraikiz beheko solairuan dagoen garajearen gainean, gehi azterlan honetan zehaztutako karrerapea; horrek berarekin dakar azalera eraikia 50,00 m² handitzea. Hala ere, ez dira aldatuko ez lerrokadurak ez gehieneko altuerak. Utergako Arau Subsidiarioetan ezarritako Eraikuntzaren Ordenantza Orokorrean eta Hirigintzako Araudi Orokorrean ageri denari jarraikiz eginen da handitzea.

Erantsitako dokumentazio grafikoaren 3. planoan (unitateko altxaerak, egungo egoera eta aldatutakoa) zehaztuta ageri dira unitateko bi fatxadak.

Atzealdeko fatxadari dagokionez, balkoi bat aurreikusten da lehen solairuko lurzoru mailan; 3. eta 5. planoetan agertzen da. Balkoi horren eta ondoko etxebizitzaren mehelinaren artean 60 cm-ko tartea utziko da.

Ondoriozko altuerak.

Erantsitako dokumentazio grafikoaren 2. planoan (UO-9 unitateko bolumenak eta altuerak) zehaztuta ageri dira ondoriozko altuerak, arestian aipatu denaren arabera.

Karrerapea eraikitzea lorategian.

Lurzatietako lorategi eremu pribatuak hobeki aprobetxatu ahal izateko eguraldi txarra dagoenean, karrerapea eraikitzea proposatzen da, dokumentu grafikoaren 5. planoan zehaztutako moduan: karrerape berria lorategi aldera ematen duen fatxadan.

Okupazioa, gehieneko altuerak eta kokapena zehaztu dira; fatxadari atxikita egonen da, bertan dagoen hormigoizko teilatu-hegalaren azpian, eta hegal horrek babestuko du fatxadarekin bat egiten duen gunea.

Gehieneko okupazioa 2 m zabal eta 7 m luze izanen da, eta 10 cm-ko tartea utziko da beti bertan dagoen euri uren zorrotenaren aldean. Karrerapeak estalki maldaduna izanen du eta eraikineko teilaren antzekoa, edo azalera beiraduna. Debeku dira bestelako materialak. Irekia izan daiteke, edo beira gardeneko paretak izan ditzake.

Iragarkiaren kodea: L1512841