188. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Aurrekontuko 4-6/2015 aldaketak. Hasierako onespena

Uharte Arakilgo Udalak, 2015eko abuztuaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2015eko aurrekontuan aldaketa egiteko 04-06/2015 espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Uharte Arakilen, 2015eko irailaren 14an.–Alkate udalburua, Ainara Ayestaran Ijurco.

Iragarkiaren kodea: L1512832