2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARES
Garesko Udal Planeko egituraz kanpoko aldaketa puntuala
Behin betiko onespena
Garesko Udalak, 2015eko uztailaren 22an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Plan Orokorreko egituraz kanpoko aldaketa puntuala, “Planaren eragina jadanik dauden elementuetan” izeneko 2. kapituluari buruzkoa, araudiari egokitzeko obrak baimentzearren hirugarren sektoreko jardueretan, segurtasun eta ingurumen gorabeherak tarteko direla. Herno, SLUk sustatu du.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 eta 81. artikuluetan xedatuari jarraikiz.
Garesen, 2015eko abuztuaren 18an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1512819