2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
PITILLAS
Aldaketa xehakatua Udal Planean (Industriarako eraikinen
eta biltegien gaineko ordenantzaren 3.5 artikulua)
Behin betiko onespena
Pitillasko Udalak, 2015eko irailaren 2an egin osoko bilkuran, jendaurreko aldian aurkeztu alegazioak ebatzi ondoren, erabaki zuen aldaketa xehakatua behin betiko onestea Pitillasko Udal Plan Orokorrean, Industriarako eraikinen eta biltegien gaineko ordenantzaren 3.5 artikuluari dagokionez. Hura Construcciones Naolsa, SLk sustatu du eta hasiera batean onetsi zen 2015eko apirilaren 22ko osoko bilkuran, eta argitaratu, berriz, 2015eko 107. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 4an.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatuari jarraikiz, argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta onetsitako aldaketaren testua.
Pitillasen, 2015eko irailaren 3an.–Alkate udalburua, Francisco Arrazubi Pérez.
ERANSKINA. ALDATU DEN ARAUDIA
3.5. artikulua. Industriarako eraikinen eta biltegien gaineko ordenantza.
Ordenantza horri lotu beharko zaizkio industriarako erabilera toleratua duten eraikin guztiak, biltegiak, lantegiak eta abar, lurzatiko eraikin nagusia baldin badira.
Erabilera horiek eraikin osagarrietan ezartzen badira, dagokien alorreko arau eta ordenantzetan xedatzen denari lotuko zaizkio.
Eraikinek multzoarekin bat eginen dute. Karrikara jotzen duen teilatu-hegala izanen dute, eta 6,5 m-ko garaiera, gehienez. Ateen luze-zabalak ez dira 4 x 4 metro baino gehiago izanen.
Goiko solairuetan, fatxadara jotzen duten leiho-hutsarteak izanen dira, gutienez ere bat 1 x 1,2 m-koa, fatxadako 4 m-tik.
Alorreko arau eta ordenantzetako determinazioak aplikatuko dira ordenantza honetan jasotzen ez diren gainerako alderdietan (materialak, estalkiak, etab.).
Estaltzeko, xafla lakatu gorrizta onartuko da hirigunearen inguruko aldeetan eta lurzoru antolatu berrietan.
Lurzoru antolatu berrien aldeetan 5X5eko ateak onartuko dira, eta eraikina gutienez ere hiru metro atzeraemanen da lurzatiko lerrokaduratik; nahitaezkoa izanen da lurzatiaren itxitura, alorreko ordenantzen arabera, eta haren landare tratamendua, heskaiarekin eta arbolekin.
Itxiturarik gabeko eraikinak onartzen ahalko dira, itxitura lurzatiko lerrokaduran aurreikusten delarik.
Iragarkiaren kodea: L1512746