188. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Bere garaian Ziaurrizko, Erripako, Gendulaingo, Latasako, Gaskueko eta Gelbentzuko Kontzejuen alde egindako hornidurako eta saneamenduko eskumenen eskuordetza ezeztatzea

Odietako Udalak, 2015eko irailaren 9an egin osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen:

–Ezeztatzea edateko uraren hornidurako eta saneamenduko eskumenen eskuordetza, Ziaurrizko, Erripako, Gendulaingo, Latasako, Gaskueko eta Gelbentzuko mugapeei dagokienez, Odietako Udalak 1990eko abenduaren 18an kontzeju horien alde egindakoa.

–Horretarako, erabaki da Odietako Udalak bere gain hartzea orain arte kontzeju horien ardurapean egon diren eskubide eta betebehar guztiak, edateko uraren hornidurako eta saneamenduko eskumenei dagokienez.

–Erabaki honen berri ematea Ziaurrizko, Erripako, Gendulaingo, Latasako, Gaskueko eta Gelbentzuko Kontzejuei eta Ultzanuetako Mankomunitateari.

–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 13. artikuluko 3. atalaren edukiarekin bat.

Erripan (Odieta), 2015eko irailaren 9an.–Alkatea, Alberto Urdániz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L1512814