2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
METAUTEN
2016ko zerga-tasen eta tasen onespena
Udalak, 2015eko irailaren 9an egin osoko bilkuran, aho batez eta legez eskatzen den quoruma izanda, 2016ko ekitaldian aplikatuko diren karga-tasak eta tasak onetsi zituen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean adierazitakoarekin bat. Hona hemen:
Lehenbizikoa.–2016rako ezartzea zerga-tasa hauek:
1. Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,12.
2. Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,8.
3. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3.
4. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: Indizea: %1.
5. Hirilurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175. eta 176. artikuluetan ezarritako gutxieneko portzentajeak aplikatuko dira.
Karga-tasa: %8.
Bigarrena.-Honako tasa hauek ezartzea:
–Jarduera sailkatuen eta irekitzeko lizentzien espedienteak tramitatzea: txostenaren kostua.
–Ordezko betearazpena edo egindako zerbitzua: %0,5, betearazpenaren kostua.
–Lehen aldiz okupatzeko lizentzia: 120,00 euro.
–Ziurtagiriak: euro 1.
–Fotokopiak: 0,05 (A4) eta 0,10 (A3).
–Konpultsak: 0,10/unitate.
–Fax-igorpenak: euro 1 lehen orrirako eta 0,50 hurrengo orrietarako.
–Hondamen egoera deklaratzeko espedienteak: teknikariaren faktura.
–Kontribuzioaren eta bertze zerga batzuen ordainagirien kopiak: 0,60 euro/unitate.
–Katastroko orriaren eta lurzatien gaineko zedularen kopia: euro 1.
–Udal Planaren aldaketa: prentsan argitaratzearen kostua.
–Autobus txartela: 3,00 euro.
Hirugarrena.-Erabaki honek 2016ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra eta indarra izaten jarraituko du, aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den bitartean.
Laugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzea, hogeita hamar egun baliodunean, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek Udal Idazkaritzan dagoen espedientea aztertu eta bidezkoak diren alegazioak aurkez ditzaten. Epe hori iraganda erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat joko dira eta horrekin batera erabakia irmo bilakatuko da.
Erabaki horren aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:
–Zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
–Aukeran, berraztertzeko errekurtsoa, Udalari berari zuzendua, honako hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Metautenen, 2015eko irailaren 14an.–Alkate udalburua, Andrea Catala Andueza.
Iragarkiaren kodea: L1512751